63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

BARAÑAIN

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatu baitzen) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Alkatetzaren ebazpenaren bidez ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2005eko urtarrilaren 25a. Izena: María Esperanza Martínez Asiáin. Jarduera: kafetegi-gozo denda. Tokia: Merkatal hiribidea, 8, behea, Barañain.

Lizentzia eman zen eguna: 2005eko martxoaren 21a. Izena: Rafael Castrillo Rebollo-La Blanca Paloma gastronomi elkartea. Jarduera: gastronomi elkartea. Tokia: Barañaingo industrialdea, A kalea, 2. nabea.

Lizentzia eman zen eguna: 2005eko apirilaren 14a. Izena: Fermín Vidaurre Laino-Mapfre Mutualidad de Seguros. Jarduera: aseguru bulegoa. Tokia: Iruñeko etorbidea, 26, behea, Barañain.

Barañainen, 2005eko apirilaren 22an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0511790