63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

MURILLO EL CUENDE

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatu baitzen) xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2005eko apirilaren 22a. Eskatzailea: Alicia Urriza Gorricho. Jarduera: zezenketetarako behien ustiategia. Tokia: 13. poligonoko 80. A lurzatia, "El Salobral" alderdia. Arradako Kontzejua.

Murillo El Cuenden, 2005eko apirilaren 27an._Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.

Iragarkiaren kodea: L0511609