63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

737/2005 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Teresa Izco Urdanoz andrea, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintza Arloko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuaren 54.4 artikuluak xedatzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, zuzendari bakoitzak proposaturik, Erizaintza eta Guardia Arloetako buruak izendatu eta kargutik kenduko dituela. Izendatuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko plantillako langileak izanen dira, OLT/EDU mailakoak edo balio bereko maila batekoak.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa ezarri duen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Teresa Izco Urdanoz andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintza Arloko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2005eko apirilaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko apirilaren 13an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0511080