63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda eta proben datak

Sakanako Mankomunitateko buruak, 2005eko maiatzaren 9an, honako ebazpen hau eman du:

Administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko 2005eko maiatzaren 6an, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren 54. zenbakian, argitaratutako deialdiko 4.3. oinarriari jarraituz, ebatzi dut:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Hona hemen:

Onartuak:

SERRANO ETXAIZ, AMAIA

Baztertuak: inor ez.

2. Izangaiei hots egiten zaie 2005eko ekainaren 14an, goizeko bederatzietan, ager daitezen, egun horretan oposizioaldia hasiko baita, Mankomunitateko egoitzan (Lakuntza). Euskarazkoa izango da, eta proba baztertzailea (proba egitetik salbuetsiak izango dira EGA edo baliokidea den titulua dutenak). Ordu berean, hil bereko 15ean, lehendabiziko proba izango da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo nortasun agiri baliokidea ekarri beharko dute.

Lakuntzan, 2005eko maiatzaren 9an._Mankomunitateko lehendakaria, Gorka Ovejero Ganboa.

Iragarkiaren kodea: L0512147