II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
LARRAUN
E D I K T U A
Larraungo Udalak, 2005eko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, onetsi zituen 2005eko plantilla organikoa, izenen zerrenda eta lan-eskaintza. Hori guztia, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Halaber, Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 11ko 372/2000 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuaren 1.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ondotik aipatzen diren lanpostuak betetzeko euskaraz jakitea berariazko baldintzatzat hartuko da, lanpostu horietan bereziki garrantzitsua delako administratuarekiko harreman zuzena, udalerriaren egoera sozio-linguistikoa kontuan hartuta.
Funtzionarioak
Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 35. Administrazio egoera: hutsik. Baldintza berariazkoa: euskaraz jakitea, 3. gradua.
Lanpostua: administrari-ofiziala, diruzain eginkizunetan. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 12. Osagarria, diruzaintzagatik: % 10. Administrazio egoera: jardunean. Baldintza berariazkoa: euskaraz jakitea, 1. gradua.
Lan-kontratudun finkoak
Lanpostua: garbitzailea. Kopurua: 1. Maila: E. Sarbidea: oposizioa. Administrazio egoera: hutsik.
Aldi baterako lan-kontratudunak
Lanpostua: administrari laguntzailea. Kopurua: 1. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 12. Administrazio egoera: hutsik. Baldintza berariazkoa: euskaraz jakitea, 1. gradua.
Lanpostua: kirol koordinatzailea. Kopurua: 1. Maila: C. Araubide juridikoa: Aldi baterako lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik. Baldintza berezia: euskaraz jakitea, 1. gradua.
Funtzionarioen izenen zerrenda:
Administrari-ofiziala: Amaya Arrizubieta Baleztena.
Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda
Idazkaria: Izaskun Gortari Sein.
Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda:
Administrari laguntzailea: Jacinto Bengoechea Mariezcurrena.
Kirol koordinatzailea: Igor Bueno Artola.
Garbitzailea: Arantxa Garro Alduncin.
Lan eskaintza
Lanpostua: kirol koordinatzailea. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza berezia: euskaraz jakitea, 1. gradua.
Larraunen, 2005eko apirilaren 27an._Alkatea, Maite Astiz Eguzkiza.
Iragarkiaren kodea: L0511300