63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MIRANDA-ARGA

Alkatetzaren 60/2005 zenbakiko ebazpena

"Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21.1 g) artikuluak xedatzen du alkateak, bertzeak bertze, ondoko eskuduntza hauek dituela:"Enplegu publikoko eskaintza onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuaren eta plantillaren arabera, lanpostuak betetzeko proba eta lehiaketen oinarriak onestea eta finkoak edo aldizkakoak ez diren lansari osagarriak banatzea."

Udalbatzak, 2004ko abuztuaren 12an egin osoko bilkuran, onetsi zuen 2004ko plantilla organikoa, eta hartan hutsik agertzen da zerbitzu anitzetako ofizialaren lanpostua. Eskaintza publikoa 2004ko 139. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 19an.

Hori guztia ikusirik, toki araubidearen arloan indarra duen legeriak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Onestea zerbitzu anitzetako ofiziala izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak, ebazpen honi eransten zaion testuaren ariora.

Bigarrena._Ebazpen hau eta dealdiaren oinarriak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena._Agintzea oinarriak Herriko Etxeko iragarki oholean paratzeko.

Miranda-Argan, 2005eko apirilaren 15ean._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

ZERBITZU ANITZETAKO OFIZIALA IZATEKO LANPOSTU BAT OPOSIZIO-LEHIAKETAREN BIDEZ ETA LAN-KONTRATU FINKOAREKIN BETETZEKO DEIALDIA

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia ondorio guztietarako langile finko bilakatuko da lanpostuaz jabetzen denetik eta Gizarte Segurantzan afiliatu eta hartan inskribatuko da, lan arloko legeriak ezartzen duen probaldia deusetan ukatu gabe.

1.2. Urteko ordainsari gordina 18.378,16 euro izanen da. Zenbateko horretan sarturik dago lanpostuaren jabetza hartzen den egunean hura betetzeagatik izan litezkeen lansari eskubide guztien ordainketa.

1.3. Izendatzen diren izangaiek Miranda-Argako udal mugapean bizi beharko dute.

1.4. Lanaldia araudi aplikagarrian ezarritakoa izanen da, baita opor egun eta jaiegunen zehaztapena, bidai-sariei dagokiena eta gainerako eskubideak ere. Halarik ere, lanaldia noiznahi alda dezakete administrazio organo eskudunek, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

1.5. Izendatuak bere kategoriari dagozkion lanak eta eginbeharrak beteko ditu, batzuk baizik ez aipatzearren, ondokoak, bertzeak bertze:

1. Bereziki Udalaren makineria eta ibilgailu guztiak, batez ere nekazaritzakoak, gidatu, erabili, zaindu, mantendu eta abar, eta udal organo eskudunek egozten dizkioten eginkizun guztiak.

2. Nekazaritzako lanak egitea, mota guztietakoak, Monte Bajoko finkan, herrilurretako finketan, edo Udalak, bertzelako edozein tituluren bitartez ustiatzen dituenetan, aipatu finketako nekazaritzako ustiapenarekin zuzenean edo zeharka zerikusia dutenean (goldatu, erein, ongarritu, belar hilkaria bota, uzta bildu etab.).

3. Udal instalazio eta eraikinak mantentzeko lan txikiak (igeltsaritza, iturgintza, zurgintza, elektrizitatea etab.).

4. Eraikuntzako lanak, bere kategoriari badagozkio.

5. Herriko berdeguneak mantentzea (parkeak eta lorategiak), jabari publikoko zuhaitzak kimatzea, eta lorazaintzako lanak, oro har.

6. Herrilurreko makalak landatu, ureztatu, area pasatu, kimatu eta tratatzea.

7. Herrilurreko lurzatiak kontrolatzea, bai ureztalurrekoak bai lehorrekoak.

8. Herrilurrean inork eskurik sar ez dezan ikuskatu eta kontrolatzea.

9. Larre ingurunea zaintzea.

10. Udaleko arduradunak manatzen ahal dizkion bertzelako lanak, bere eskumenean sartzen badira.

11. Bideak zaindu eta mantentzea, udal makineria erabiliz.

12. Hilerria garbitzea.

13. Udal eraikinetako beheko solairuak eta biltegiak zaindu eta garbitzea.

14. Udal eraikinetako instalazioen funtzionamenduan diren ohiz kanpoko guztien berri ematea Udalari.

15. Udal instalazioen eta eraikinen, bideen eta gainerako ondasunen mantenimendurako egin beharreko lanak izanen dira halako espezializazio baten beharrik ez dutenak, baina nolabait lanbidearen berri izatea eta nolabaiteko trebezia izatea eskatzen dutenak.

16. Udal zerbitzuak ematea, edozein motakoak, eta Alkatetzak nola Udalbatzak egozten dizkion gainerako eginkizunak, bere eskumenen, mailaren eta kategoriaren barnean sartzen badira.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) 18 urte izatea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

b) Espainiar nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Estatu espainiarrak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak baina haien kontura bizi direnak.

c) Gutienez ere, Eskola Graduatu, Lehen Mailako Lanbide Hezkuntzako edo baliokide den titulua izatea.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea eta ezein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

f) B motako gidabaimena izatea, gutienez.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Miranda-Argako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar (30) egun naturaleko epean eta azken eguneko 14:00ak arte. Azken egun hori baliogabea bada, hurrengo egun balioduneko ordu berean bukatuko da epea. Bertzenaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean zehazten diren bideetako edozein erabiliko da. Eskabideak deialdi honen I. eranskinean argitaratzen den ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

3.2. Eskabidearekin batera, izangaiek aurkeztu behar dituzte baldintza hauetako 2.1. puntuan ezarri diren beharkizunak betetzen dituztela frogatzeko agiriak, jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, eta epaimahaiak baloratu beharreko merezimenduen egiaztagiriak. Zehatz-mehatz, interesatuek eskabidearekin batera hurrengo agiri hauek aurkeztuko dituzte:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren bi aldeen fotokopia konpultsatua (aurkia eta ifrentzua).

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

c) Titulu akademikoaren fotokopia konpultsatua.

d) Kasua bada, deialdi honetako lanpostuaren ezaugarriak dituzten lanpostuetan aritu izanaren ziurtagiria edo ziurtagiriak.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4._Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta egindako akatsak zuzentzeko.

4.3. Epe hori amaitu eta erreklamazioak ebatzi ondotik, Alkatetzak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du. Aldi berean saioak hasteko tokia, data eta ordua argitaratuko dira.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: María Teresa Iradiel Ibáñez, Miranda-Argako Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Laura Virto Tapiz, Miranda-Argako Udaleko zinegotzia.

1. mahaikidea: Francisco Javier García Galarza, Miranda-Argako Udaleko alkateordea.

Ordezkoa: Francisco Alcalde Flamarique, Miranda-Argako Udaleko zinegotzia.

2. mahaikidea: Pedro Vidaurre Argote, Miranda-Argako Udaleko goi mailako arkitektoa.

Ordezkoa: José Miguel Ibáñez Elizalde, Miranda-Argako Udaleko zinegotzia eta Hirigintza, Ingurumen eta Etxebizitza Batzordeko burua.

3. mahaikidea: Jaime Molina Azcona.

Ordezkoa: Jaime Martínez-Lage Alvarez.

4. mahaikidea: Enrique Díaz Gómara.

Ordezkoa: Kudeaketarako Institutu Teknikoko teknikaria

Idazkaria, hizpidea duena baina botorik gabe: Alfonso Carlos Gamboa Baztán

Ordezkoa: Juan Ignacio Zubiaur Carreño.

5.2. Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratu beharko da eta eraketa eta jarduketa baliozkoak izateko haien kideen gehiengo osoak agertu beharko du, gutxienez.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

5,4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6._Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehenik lehiaketaldia izanen da eta ondoren oposizioaldia.

6.2. Oposizioa hasiteko tokia, data eta ordua zehaztuko dira izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendaren onespenarekin eta argitaratzearekin batera.

6.3. Ondotik, epaimahaiak argitara emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak, arauzko moduan, Miranda-Argako Udalaren iragarki oholean.

7._Lehiaketaldia.

7.1. Izangaiek alegaturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, merezimenduen gaineko ondoko baremoaren arabera. Alegatzen diren merezimendu horiek agirien bidez frogatu beharko dituzte izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartu ahal izateko eskabidea egiten dutenean. Agiri guztiak jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatuak izanen dira, bertzenaz ez aurkeztutzat joko dira.

7.2. Merezimenduak: Deialdiko lanpostuaren ezaugarri berberak dituzten lanpostuak: administrazio publikoetan bada, 2 puntu urte oso bakoitzeko; eta enpresa pribatuetan bada, puntu 1 urte oso bakoitzeko.

Lehiaketan gehienez ere 10 puntu emanen dira, eta ez da inor baztertuko.

7.3. Epaimahaiak edozein unetan eska ditzake lehiatzaileek aurkeztutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak.

7.4. Lehiaketaldia amaitutakoan, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean paratuko ditu izangaien zerrenda eta bakoitzaren puntuazioa, oposizioaldia hasteko eguna baino hiru egun lehenago, gutxienez ere.

Izangaiek merezimenduen balorazioaren aurkako alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte epe horretan.

8._Oposizioaldia.

8.1. Ondoko ariketa hauek egin beharko dira oposizioaldian:

A) Lehenbiziko ariketa. udal makineria edo antzeko ezaugarriak dituena (nekazaritzako traktorea atoiarekin, pala eta abar) erabiltzea. Ariketan 50 puntu emanen dira gehienez. Epaimahaiak zehaztuko du probak nola eta zein denboratan garatuko diren. Baztertuak izanen dira gutxienez 25 puntu lortzen ez dituztenak.

Probak egin aurretik, deialdira onartu direnen behin betiko zerrendako izangaiei aukera emanen zaie udal makineriarekin ariketak egiteko, erabiltzen jakin dezaten. Udalak zehaztuko ditu ariketa horiek egiteko modua eta denbora, guztiendako baldintza berberak bermatuz.

B) Bigarren ariketa: deialdi honetako 1.5. puntuan adierazitako zereginekin zerikusia duten lan txikiak egitea. Horretarako materialak emanen dira. Lehiaketaldian 15 puntu emanen dira gehienez. Epaimahaiak zehaztuko du zenbat denbora egonen den proba egiteko. Baztertuak izanen dira gutxienez 7,5 puntu lortzen ez dituztenak.

C) Hirugarren ariketa: aukera anitzetako galdetegiari idatziz erantzutea. Galderak epaimahaiak prestatuko ditu eta lanpostuarekin zerikusia izanen dute. Honako gaien gainekoak izan daitezke: nekazaritza, makineria, igeltserotza, lorazaintza eta bete beharreko lanpostuarekin zerikusia duten gainerako gaiak. Lehiaketaldian 15 puntu emanen dira gehienez. Baztertuak izanen dira gutxienez 7,5 puntu lortzen ez dituztenak.

Hirugarren ariketa egiteko pliken sistema erabiliko da.

Epaimahaiak erabakiko du proba bakoitza egiteko denbora.

Mahaikide bakoitzak bere kalifikazioa emanen du eta guztien banaz-bertzekoa izanen da ariketaren puntuazioa.

8.2 Oposizioko ariketen balorazioan 80 puntu eman daitezke gehienez ere.

8.3. Buruz buruko elkarrizketa: oposizioaldiko probak amaitu ondoren, epaimahaiak elkarrizketa bat eginen du izangai bakoitzarekin, egin beharreko lanarekin lotutako gaiei nahiz bertzlakoei buruz, izangaiaren profila mugatzeko nahiz lanpostuan aritzeko egokia ote den zehazteko balio duten heinean.

Elkarrizketan gehienez ere 10 puntu lor daitezke.

8.4. Azken balorazio edo kalifikazioa zein den jakiteko, oposizioaldiko ariketa guztietako puntuazioak eta lehiaketaldikoak batu eginen dira.

Ariketa bakoitzeko 0 puntu lortzen ez dituzten izangaiak bazterturik geldituko dira.

8.5. Ariketak bukatu ondoan, epaimahaiak lortutako kalifikazioak eta elkarrizketa pertsonala egiteko eguna jendaurrera azalduko ditu Miranda-Argako udal bulegoetan.

8,6. Probak deialdi bakarrean eginen dira, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela agertu beharko dute. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

9._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa bukatu ondoren epaimahaiak puntuazio altuena eskuratu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio alkate jaunari, oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrenda eginen du, lehiaketaldian eta oposizioaldian guztira lortuak dituzten puntuazioen araberako hurrenkeran, jendaurrera azalduko du Miranda-Argako udal bulegoetan eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du, izendapen proposamenarekin batera.

9.2. Proposaturiko izangaiak ondoko agiriak ekarri beharko ditu, izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean:

a) Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena. Txosten hori M.G.O., S.A. taldeko osasun zerbitzuek eginen dute.

b) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Halaber, Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela zin egin edo agintzea.

9.3. Izangaiak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ez da lan-kontratua sinatuko eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna ukatu gabe.

9.4. Hori gertatuz gero, Udalak 9,1. oinarrian aipatzen den zerrendako hurrengo izangaiekin beteko du hutsunea, lortutako puntuazioaren ariora.

10._Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Hautapenaldia bukaturik, Miranda-Argako alkate andreak lan-kontratadun finkoa izendatuko du horretarako proposatu den izangaia.

10.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.3. Izendatutako izangaiak izendapenaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epearen barrenean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Aipatu epearen barrenean eta ezinbertzekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, Miranda-Argako Udaleko lan-kontratudun finko bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu eta aurreko oinarrian esandakoari jarraikiko zaio.

11._Errekurtsoak.

Deialdiaren, haren oinarrien eta haietatik etor litezkeen administrazio-egintza irmoen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean,errekurritutako egintzak edo erabakiak jakinarazi eta biharamunetik hasita (azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeko 116 eta 117. artikuluak).

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean errekurritutako egintzak edo erabakiak jakinarazi eta biharamunetik hasita (Nafarroako Toki Administrazioari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 337. artikulua eta hurrengoak).

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien arloko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean errekurritutako egintzak edo erabakiak jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 7, 8 eta 10. artikuluak).

Miranda-Argan, 2005eko martxoaren 30ean._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ............................., adinez nagusia; NAN zenbakia: .............., jaioteguna: ............, jaioterria: ...................., probintzia: ...................., nazionalitatea: ................. helbidea (jakinarazpenetarako): ........................., karrika, ....... zenbakia: .... solairua: ...... posta kodea: ..........., telefonoa: ............., B.1 motako gidabaimena duena, data honetan luzatua: .........., zure aitzinean agertu eta honako hau azaltzen dut:

1. Onartua izatea eskatzen dudala Miranda-Argako zerbitzu anitzetako ofiziala izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratuarekin betetzeko deialdian (zenbaki honetako ..... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, data honetan: ............).

2. Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

3. Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

4. Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

5. Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

6. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

7. Nortasun Agiri Nazionalaren, B-1 motako gidabaimenaren eta ikasketa tituluen fotokopia konpultsatuak ekarri ditudala.

Horrenbertzez,

Eskabide hau onartu eta Miranda-Argako Udaleko zerbitzu anitzetako ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian izangaitzat har nazazuela eskatzen dut, horretarako argitaratu den deialdiaren arabera, haren arauei berariaz men egiten baitiet.

(Lekua, eguna eta eskatzailearen sinadura)

MIRANDA-ARGAKO UDALEKO ANDRE ALKATE UDALBURUA (NAFARROA).

Iragarkiaren kodea: L0511182