63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ORBAITZETA

Hautetsien ordainsariak

Ikusirik 17/2004 Foru Legeko 15. artikulua, Nafarroako udalentzako konpentsatzioak ezartzen dituena hautetsiei beren karguan aritzeagatik ordaindutakoaren aldera, karguan aritzeagatik edo bilkuretara joateagatik, kalte-ordainak eta kargu publikoan aritzearen ondorio zuzenak diren bestelako ordainketak aldatzen dituena, gehienez ere 8.500 euroko zenbatekoarekin, Orbaitzetako Udalak, 2005eko martxoaren 16ko osoko bilkuran, erabaki zuen 2005eko apirilaren 1etik aurrera alkateari eta zinegotziei 103,30 euro ordaintzea osoko bilkuretara joateagatik, eta urtero gehienez ere 2.125,00 euro. Zenbateko hori hurrengo urteetan eguneratuko da, urtero urtarrilaren 1etik hasita, aurreko urteko Nafarroako KPIaren arabera.

Orbaitzetan, 2005eko apirilaren 25ean._Alkate udalburua, Alberto Erdozain Goikoa.

Iragarkiaren kodea: L0511280