63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ESPARTZA-ZARAITZU

Korporaziokideentzako bilkura-sarien aldaketa

Espartza-Zaraitzuko Udalak, 2005eko apirilaren 8an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Jakitera ematen da alkate udalburuak 2005eko martxoaren 23ko datarekin emandako ebazpena, udalkideei osoko bilkuretara, informazio batzordeetara eta/edo kontuen batzordera joateagatik dagozkien ordainsarien aldaketa proposatzen duena, eta 2004ko ekainaren 4an emandako ebazpena aldatzen duena; 2004ko abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legeari jarraikiz, haren bidez karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen baita, Korporazioak aho batez honako hau erabaki du: korporaziokideei karguan ari direla eta bilkuretara joateagatik dagozkien konpentsazio ekonomikoak aldatzea eta honela uztea:

1. Alkatea, osoko bilkuretara, informazio batzordeetara eta/edo kontuen batzordera joateagatik, 195 euro bilkura bakoitzeko, urtean gehienez ere 2.125 euro egin bitarte.

2. Zinegotziak: osoko bilkuretara, informazio batzordeetara eta/edo kontuen batzordera joateagatik, 195 euro bilkura bakoitzeko, urtean haietako bakoitzarentzat gehienez ere 2.125 euro egin bitarte.

Ondorioak: 2005eko urtarrilaren 1a. Erabaki honek aldatzen du 2004/06/25ean hartutakoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Espartza-Zaraitzun, 2005eko apirilaren 11n._Alkate udalburua, Idoia Elarre Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0511252