63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

G O R Z A

Alkatearen bilkura-sarien aldaketa

Gorzako Udalak, 2005eko apirilaren 1ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako Udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duen abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legeari jarraikiz, bertaratutako guztiek aho batez hala iritzita, honako hau erabaki da: 550 euro finkatzea alkate andrearentzat, bere karguaren eginkizunetan osoko bilkuretara eta/edo Kontu Batzordearen bilkuretara eta beste batzuetara joateagatik, betiere urtean gehienez ere 3.300 euro ordainduta.

Diru kopuru horiek gastuen kontzeptuan ordainduko dira eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsirik geldituko dira, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat. Erabaki honek 2005eko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du eragina. Tramita bedi erregelamenduaren arabera eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Erabaki honek aldatu egiten du 2003ko abenduaren 30ean hartutakoa.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Gorzan, 2005eko apirilaren 11n._Alkate udalburua, Luis Antonio Iriarte Recalde.

Iragarkiaren kodea: L0511243