63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

VIANA

Ordenantzak hasiera batez onetsita

Vianako Udalak, 2005eko apirilaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduaren quoruma zegoela, honako erabaki hauek hartu zituen:

1. Onestea 0-2 urteko haurrei pixoihalak erosteko familiendako laguntzak arautzen dituen ordenantza.

2. Onestea Vianako eskolako haurrei liburuak erosteko familiendako laguntzak arautzen dituen ordenantza.

3. Espedienteak jendaurrean uztea hogeita hamar egun baliodunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Vianan, 2005eko apirilaren 22an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0511847