63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

Z A N G O Z A

Udal Planeko aldaketa xehekatua hasiera batean onetsirik

Zangozako Udalak, 2005eko apirilaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Zangozako Udal Planeko aldaketa xehekatua, Antonio Lozano Górrizek sustatua, katastroko planoetan 2. poligonoko 677. lurzatiaren erabilera aldatzeko, Udal Planeko UC-I. 2 exekuzio unitatean baitago. Aldaketa horrekin erabilera xehekatu nagusia merkataritzakoa izanen du eta erabilera baliokidetako, berriz, industriakoa edo zerbitzuetakoa.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 79.3 artikuluan 74. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan argitaratuta.

3. Jendaurreko epearen emaitza ikusita, Udalak behin betiko onetsiko du, behar diren aldaketekin.

Zangozan, 2005eko maiatzaren 3an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0511810