63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

P U I U

Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketa Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2005eko apirilaren 28ko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko UE-3ko determinazio egituratzaileen aldaketa, Puiuko Udalak berak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Puiun, 2005eko apirilaren 29an._Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L0511710