63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

258/2005 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Iruñeko Fuerte del Príncipe gazteen egoitzan, 2005-2006 ikasturtean, ikasle-egoiliarrentzako plazak betetzeko deialdiaren oinarriak onesten dituena.

1._Xedea.

Deialdi honen xedea da, 2005-2006 ikasturtean, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Iruñeko Fuerte del Príncipe gazteen egoitzako ikasle-egoiliarrentzako plazak betetzea.

2._Egoitza.

2.1. "Fuerte del Príncipe" gazteen egoitza, 31005 Iruña (Nafarroa), Goroabe kalea, 36.

3._Eskaerak.

3.1. 44 plaza eskaintzen dira.

3.2. Hauexek eskatzen ahal dute egoiliar postua: 2004-2005 ikasturtean egoiliar postua izan zutenak, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautuak egin behar dituzten ikasleak eta unibertsitate mailako ikasketen lehenbiziko kurtsoa Iruñeko ikastetxe ofizial batean egin behar dutenak, betiere 26 urtetik beherakoak baldin badira.

4.-Eskabidearen aurkezpena eta dokumentazioa.

Eskabideak, I. eranskinean datorren ereduaren arabera beteak, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan aurkeztuko dira (Arrieta kalea 25, 31002 Iruña), deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Eskabideak posta ziurtatuaren bidez igortzen ahal dira, atzeko aldean hauxe jarriz: "Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Iruñeko Fuerte del Príncipe gazteen egoitzako ikasle-egoiliarrentzako plazen deialdia". Eskabideak balio dezan, postako funtzionario batek sinatu eta zigilatu behar du, gutun-azala itxi aurretik, eta horren berri emanen da, eskabideak aurkezteko epearen barrenean, "Fuerte del Príncipe" egoitzara bidalitako fax edo telegrama baten bidez (Goroabe kalea 36, 31005 Iruña, Fax: 948-290540).

5._Agiriak.

5.1. Eskabideei honako dokumentazioa erantsiko zaie:

_Onartua izateko eskabidea.

_NANaren fotokopia.

_Karnet neurriko bi argazki.

_2004-2005 ikasturteko kalifikazioen ziurtagiria.

_Egoiliar-plaza lehenbiziko aldiz eskuratu nahi duten ikasleek 2003-2004 ikasturteko kalifikazioen ziurtagiria ere aurkeztu behar dute.

_Bestelako dokumentuak, eskatzaileak eskabideari laguntzeko egokitzat jotzen dituenak.

5.2. Agiri osagarriak.

Irailean, edo lehenago, ahal balitz, eskatzaileak egin beharreko ikasketei dagokien matrikularen jatorrizkoa eta fotokopia aurkeztu beharko dira, 3.2. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

5.3. Agiriren bat falta bada, hamar egun naturaleko epea emanen da ekartzeko, interesatuari jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

6._Balorazioa.

6.1. Batzorde batek aurkezturiko eskabideak aztertu eta proposamen bat bidaliko dio Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari. Batzordea hauexek osatuko dute: Gazteri zuzendariordea, Gazteriaren Etxeen bulegoburua eta Fuerte del Príncipe Gazteen Egoitzako zuzendaria.

6.2. Batzordeak honako irizpide hauei jarraituko die eskabideak aurkezterakoan:

6.2.1. 2004-2005 ikasturtean ikasle-egoiliar plaza lortu zuten eskatzaileek lehentasuna izanen dute berriz hori eskuratzeko, betiere 2004-2005 ikasturtean bi ikasgai baino gehiago gainditu gabe uzten ez badituzte, edo unibertsitateko ikasketak direnean, 2004-2005 ikasturtean hartu diren kredituen 100eko 60 edo gehiago gainditua badute, eta Egoitzako zuzendariak kontrako txostenik eman ez badu. 2004-2005 ikasturtean egin diren ikasketak utzi eta beste ikasketa arautu batzuetan matrikulatzen direnek ere aurreko baldintzak bete beharko dituzte. Horretarako, ekaineko kalifikazioak hartuko dira oinarritzat, eta 2005eko uztailaren 22a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Salbuespen gisa, eta arrazoi bereziak direla medio edo zailtasun handiko ikasketen kasuan, Egoitzako zuzendariak nahitaezko txosten arrazoitua egin ondotik, batzordeak plaza batzuk adjudikatzen ahal dizkie kurtsoa errepikatu behar dutenei edo aurrean aipatutako baldintzak betetzen ez dituztenei.

6.2.2. Egoiliar berrientzako plazetarako eskabideak onartu eginen dira, baldin eta deialdiaren baldintza guztiak eta 6.2.1. oinarrikoak betetzen badira.

Ikasle egoiliarren eskaerak eskaintzen diren plazak baino gehiago badira, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak balorazio baremo bat onartuko du, ondoko hauek aintzat hartuko dituena:

_Nafarra izatea edo auzotartasun zibil nafarra edukitzea 2005eko urtarrilaren lehenean.

_Eskatzaileak eskolan lortutako kalifikazioak.

_Ikasturte horretan berean anai-arrebaren bat izatea Gazteen Egoitzan.

_Edozein ikasketa mota egiteko ere, Iruñera nahitaez etorri beharra.

_Eskatzaileak aurkeztutako merezimenduak.

_2004-2005 ikasturtean Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren bekaz baliatu izana.

_Familia larrien izaera egiaztatzea.

7._Ebazpena.

7.1. Eskabideak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu, horiek aurkezteko epea amaitu eta, gehienez ere, 6 hilabeteko epean.

7.2. Eskabideak ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpena eman gabe akituz gero, eskaera ezetsia dela ulertuko da.

8._Esleipena.

8.1. Plazak adjudikatzeko baldintzak honako hauek izanen dira:

_Aurreko ikasturteetako egonaldiei dagozkien hilabeteko zenbateko guztiak ordainduta edukitzea.

_Jakinarazpena jaso eta hurrengo 10 egun naturaletako epean, hilabete bateko ostatuaren eta egonaldiaren gastuak ordaintzea. Diru hori 2006ko maiatzeko ordainketari dagokio.

_Dokumentazio osagarria aurkeztea (matrikula), 5.2 oinarrian adierazi bezala.

Egoiliar plaza adjudikatuta izateak mantenua eta ostatua izateko eskubidea ematen du, eskola-garaian, Eguberrietan, Aste Santuan eta udan izan ezik. Abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra bitartean eta apirilaren 13tik 23ra bitartean, Egoitza itxita egonen da eta ez da inor gelditzen ahalko, zuzendariaren baimenik izan gabe.

8.2. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak atzera botatzen ahal du, osorik edo zati batean, erabilerarako baimena, honako kasuotan:

_Instalazioak behar bezala ez erabiltzea.

_Ebazpen honetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

_Eskabidean datu faltsuak jartzea.

_Egoitzako barneko arautegia ez betetzea.

_Egoitzan sorgorkariak eta alkoholdun edariak izatea edo kontsumitzea.

9._Egoiliarren betebeharrak.

Egoiliarrak behartuak daude egoitzaren barne arauak betetzera, baita, haiek aplikatzeko, zuzendariak ematen dituen jarraibideak ere. Igandetik asteartera Egoitza 7:00etatik 1:30era egonen da irekia; ostegunetan, ostiraletan, larunbatetan eta jaiegunen bezperetan, 7:00etatik 3:00etara. Salbuespenik egiteko Zuzendaritzaren berariazko baimena beharrezkoa izanen da.

Era berean, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Batzordeak ofizialki onetsitako prezioak ordaindu beharko dituzte hilabete bakoitzaren hamarra baino lehen, egoitzaren kontuan dirua sartuz. Diru kopuru hori egoitza erabiltzeari eta egonaldiari dagokie. Kontsumitzen diren jan-edatekoei dagokiena elikadura enpresari ordaindu beharko zaio, kargu baten bidez.

2004ko azaroaren 23an Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Gobernu Batzordeak hartu zuen Erabakiaren arabera (Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari atxikitako zentroetako prezio eta tarifen erregimena onartzen duena, 2005eko martxoaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 26. zk.), hilabetekoa honela banatua dago:

_Ostatua eta egonaldia.

Urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitarteko prezioa (bi egun horiek barne) 1.456,00 eurokoa da, birentzako gelan, bainugelarik gabe. 2.416,00 eurokoa da birentzako gelan, gelak bainua duenean. Hilabeteko 182,00 euro dira, edo 302,00 euro bigarren kasuan. Prezio horretan ostatua eta egonaldia sartzen dira, astelehenetik igandera bitartean, oporretan izan ezik. Iraila eta ekaina asteka ordainduko dira, 57,00 euro birentzako gela bainugela konpartituarekin eta 83,00 euro birentzako gelak, bainugela eta guzti. Hilabete osoa egon behar duten egoiliarrek gainerako hilabeteetan bezalaxeko kuota ordainduko dute.

_Mantenua.

Zerbitzuaren adjudikazioa duen enpresari ordainduko zaio, banku-helbideratzeen bidez, hilabetea hasi aurretik. Urriaren 1etik abenduaren 23ra bitarte, mantenuaren prezioa hilabetean 206,51 euro izanen da, hau da, eskola egunak hiru hilabetekotan banaturik. Prezio horretan sarturik daude asteleheneko gosaritik ostiraleko bazkarira bitarteko otordu guztiak. Urriaren 12a, azaroaren 1a eta 29a, eta abenduaren 6a eta 8a ez daude sartuak. Urtarrilaren 9tik maiatzaren 31ra bitarte, mantenuaren prezioa hilabetean 215,69 euro gehi 2005eko KPIa izanen da. Prezio horretan sarturik daude asteleheneko gosaritik ostiraleko bazkarira bitarteko otordu guztiak. Aste Santuko oporraldia, hau da, apirilaren 12ko afaritik 23ko afarira eta maiatzaren 1a ez daude sarturik prezio horretan. Ostiraleko afaritik igandeko afarira bitartean otorduren bat egin behar duten ikasleek horretarako tiketa hartuko dute jantokian ostiral eguerdia baino lehenago. Zerbitzu horren aldera aterpetxera doazenei edo bestelako erabiltzaileei jarritako prezioa ordaindu beharko dute.

Irail eta ekaineko zerbitzuak egonaldi eta ostatuko egunen arabera ordainduko dira, aldian aldiko prezioen arabera.

Egonaldi eta ostatuko prezioan ez da deskonturik eginen ikasleak huts egiten badu oporrengatik, zubiengatik, ikasturtea berandu hasteagatik, eritasunagatik edo beste edozerengatik. Ordaintzearen erantzukizuna egoiliarrena da, hirugarren batek ordainduta ere.

Erreserba egiteko dirua ordaindu ondoren plazari uko eginez gero edo Egoitzatik maiatza baino lehen alde eginez gero, ez da ostatu eta egonaldirako gastuak itzultzeko eskubiderik izanen.

Ikasturteko ostegun eta festa-bezpera guztietan, egoiliarrek harrera-zerbitzuan adierazi beharko dute asteburuan Egoitzan geldituko diren ala ez, eta noiz joanen diren etxera eta noiz itzuliko diren.

Bestetik, ikasleak inprimaki bat bete beharko du aldez aurretik faltako dela dakienean. Pentsatutako egunean itzuli behar ez badu, telefonoz abisatu beharko du.

Aste Santuko, Eguberrietako eta udako oporraldietan egoiliarrek gelak utzi beharko dituzte. Egoitzak ez du bere gain hartuko geletan uzten diren gauza, arropa eta gainerakoen ardura.

Geletan izan daitezkeen tresna elektroniko eta elektriko bakarrak ordenagailu pertsonala eta tamaina txikiko soinu aparatuak. Egoitzak ez du kargurik hartzen hondatu edo lapurtzen baldin badira.

Eskabidea aurkezteak berarekin dakar deialdi hau inolako baldintzarik gabe onartzea eta aurkeztutako datuak zuzenak eta egia direla aitortzea.

Egoiliarrak plaza onartzeak ondorioz dakar, ezinbestean, Gazteen Egoitzako barne arauak ezagutu eta onartu beharra.

10._Errekurtsoak.

11._Deialdi honen eta aplikazio egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, helegitearen xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta lege hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 11n._Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

I. ERANSKINA

"Fuerte del Príncipe" gazteen egoitza. Iruña

_Eskatzailearen datuak:

Deiturak: ................. Izena: ............. N.A.N.: ............. Jaioteguna: ............ Jaiolekua: ................... Helbidea: ................. P.K.: .......... Telefonoa: .............

_Aita/amaren edo legezko ordezkariaren datuak:

Deiturak: .................. Izena: ................ N.A.N.: .............. Jaioteguna: .............. Jaiolekua: ................ Helbidea: ................ P.K.: ......... Telefonoa: ............

f Plaza lehen aldiz hartzeko?

f Plaza berriz hartzeko?

_Aurreko ikasturteko datu akademikoak:

2004-2005 ikasturtean zer ikastetxetan matrikulatua: .............. Ikasketak: ........... Espezialitatea: .............

_Hurrengo ikasturteko datu akademikoak:

2004-2005 ikasturtean zer ikastetxetan matrikulatua: .................... Ikasketak: ..................... Espezialitatea: ........................

Iruñean, 2005eko ....................aren ..............(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0512313