63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

42/2005 FORU AGINDUA, apirilaren 21ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko zuzendari nagusien eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen du kontseilariek foru agindu baten bidez izendatuko dituztela zuzendari nagusiak, idazkari tekniko nagusiak edo zuzenean kontseilarien menpe dauden bertze organo batzuetako titularrak kanpoan direnean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean edo karguak hutsik daudenean horien ordez aldi baterako ariko diren ordezkoak. Artikulu horretako 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.

Horrenbertzez, aipatu legezko aginduarekin bat,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 1. Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, hura falta denean eta eri edo ezinean dagoenean, haren ordezkoak izanen dira, aldi baterako, industria, energia eta meatzaritza eta berrikuntza edo teknologia arloetako gaietan, haren menpeko zerbitzuetako zuzendariak, hurrenkera honi jarraikiz:

1._Industrio Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria.

2._Industria Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

3._Berriztapen eta Teknologi Zerbitzuko zuzendaria.

2. Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, hura falta denean eta eri edo ezinean dagoenean, haren ordezkoak izanen dira, aldi baterako, merkataritza eta kontsumo arloko gaietan, haren menpeko zerbitzuko zuzendariak, hurrenkera honi jarraikiz:

1._Kontsumo Zerbitzuko zuzendaria.

2._Merkataritza Zerbitzuko zuzendaria.

3. Lan zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, hura falta denean eta eri edo ezinean dagoenean, haren ordezkoa izanen da, aldi baterako, Lan Zerbitzuko zuzendaria.

4. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen kargua hutsik gelditzen denean, hura falta denean eta eri edo ezinean dagoenean, haren ordezkoa izanen da, aldi baterako, Enplegua Sustatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

2. artikulua. Foru agindu honen bidez agintzen diren ordezkapenak orokorrak dira, ordezkatzen diren organoei dagozkien eskumen guztietarako, deusetan galarazi gabe kasu jakin baterako egin daitezkeen ordezkapenak eta ordezkoak ere aldi baterako ezintasun bat duenean horren ordezkapena agintzea.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko apirilaren 21ean._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: F0511009