63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan, 2005eko maiatzaren 10eko hamaiketan, "Sindicato del Personal Administrativo" ("S.P.A." anagrama) izeneko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla. Erakunde horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten arlo horretako langileak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Francisco Javier Vicente De Carlos jauna eta Purificación Apellániz Escaray andrea.

Hori guztia aditzera ematen da, interesatuei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesatuek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2005eko maitzaren 12ean._Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0512509