63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

323/2005 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Fomento de Construcciones y Contratas, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren lan hitzarmen kolektiboko soldatak 2004an berrikusteko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 46/2005).

Ikusirik Iruñeko "Fomento de Construcciones y Contratas, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboko soldatak 2004an berrikusteko akordioaren testua (espediente zenbakia: 46/2005).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2005eko apirilaren 7an sartu da soldatak 2004an berrikusteko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betetzeko izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 20/2004).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horiek horrela, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta otsailaren 24ko 49/2005 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Fomento de Construcciones y Contratas, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren soldatak 2004an berrikusteko akordioa (kodea: 3103402) erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko apirilaren 14an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

IRUÑEKO "FOMENTO DE CONSTRUCCIONES Y CONTRATAS, S.A." ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA

Bertaratuak:

Enpresaren aldetik:

Ignacio Eguiguren Tellechea.

Carmelo Aguas Martínez.

Isidro Alvarez Alvarez.

Luis Hualde Manso.

Langileen batzordearen aldetik:

A.T.S.U.:

Juan María Azcárate Goñi.

José María Napal Eder.

José Angel de Esteban Marín.

Ignacio Gar Hermoso de Mendoza.

José J. Azcarate Goñi.

U.G.T.ren aldetik:

José Francisco Irisarri Mateo.

José M. Martínez Bazán.

SOLDATAK 2004AN BERRIKUSTEKO AKTA

Iruñean, 2005eko martxoaren 22ko 10:00etan, bazterrean aipatu diren pertsonak bildu dira, Fomento de Construcciones y Contratas SA. enpresaren eta bertako langileen ordezkari. Elkarri aitortzen diote solaskide baliodunak eta erabaki hauek hartzeko legitimoak direla:

1. 2003rako eta 2004rako Fomento de Construcciones y Contratas S.A. enpresarako hitzarmen kolektiboko 1. klausula gehigarrian xedaturikoaren arabera 2004ko behin betiko taulak izenpetzea. Horren bidez hitzarmen horren aplikazio esparruko langile guztien lan baldintzak eta ekonomikoak arautu ziren.

2. Testu hau lan administrazioko agintaritzari igortzea Hitzarmenen Erregistro Orokorrean inskribatu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin.

Eta jorratu beharreko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta akta hau egin da, eta bertaratu diren guztiek irakurri eta sinatu dute beren adostasunaren adierazgarri.

Iruñean, 2005eko martxoaren 22an.

I. ERANSKINA

2004. urteko lansarien taula

EGUNEKO PEOIA 24,68 9,32 5,32 2,61 - - 1.256,74 1.411,66 1.282,85 615,60 249,61 * 11,77

GAUEKO PEOIA 24,68 9,32 5,32 2,61 8,80 - 1.409,31 1.526,81 1.412,07 671,35 241,78 * 14,30

EGUNEKO GIDARIA 27,20 9,46 5,66 2,61 - 8,95 1.522,50 1.449,96 1.324,42 615,91 243,53 * 12,72

GAUEKO GIDARIA 27,20 9,46 5,66 2,61 - 10,00 1.782,83 1.544,05 1.432,80 627,12 224,27 * 15,25

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA 22,97 10,10 4,40 2,61 - - 1.279,74 1.265,25 1.350,17 1.265,25 - * 11,24

1. MAILAKO ADMINISTR. OFIZ. 32,58 13,29 5,42 2,61 - - 1.719,91 1.653,43 1.767,36 1.653,43 - * 15,50

2. MAILAKO ADMINISTR. OFIZ. 24,31 10,56 5,24 2,61 - - 1.451,80 1.434,17 1.526,30 1.434,17 - * 12,09

PEOI KOIPEZTATZAILEA 24,67 9,49 5,36 2,61 - - 1.340,27 1.439,62 1.311,91 634,84 239,43 * 11,84

1. MAILAKO MEKANIKARIA 27,22 11,65 6,88 2,61 - - 1.618,01 1.617,19 1.721,20 1.617,19 - * 13,91

2. MAILAKO MEKANIKARIA 24,27 9,69 5,43 2,61 - - 1.524,76 1.558,65 1.651,94 1.558,65 - * 12,21

3. MAILAKO MEKANIKARIA 24,31 9,75 5,45 2,61 - - 1.408,51 1.550,05 1.420,56 700,55 252,94 * 11,90

LANGILEBURUA 26,07 11,74 5,14 2,61 8,80 - 1.397,85 1.414,36 1.522,27 1.414,36 - * 14,11

LANGILEBURU EGIAZTATZAILEA 29,41 13,94 5,78 2,61 8,80 - 1.665,30 1.665,34 1.787,44 1.665,34 - * 14,57

ARDURADUNA 34,67 23,45 6,64 2,61 8,80 - 1.886,25 1.872,08 2.020,88 1.872,08 - * 15,19

(*) Hitzarmenaren arabera.

K A T E G O R I A K URTEKO SOLD.

EGUNEKO PEOIA 17.966,01.

GAUEKO PEOIA 20.901,27.

EGUNEKO GIDARIA 19.285,91

GAUEKO GIDARIA 22.231,06

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA 17.697,49

1. MAILAKO ADMINISTRARI-OFIZIALA 23.741,99

2. MAILAKO ADMINISTRARI-OFIZIALA 19.200,32

PEOI KOIPEZTATZAILEA 18.171,70.

1. MAILAKO MEKANIKARIA 21.674,91

2. MAILAKO MEKANIKARIA 19.442,04

3. MAILAKO MEKANIKARIA 18.516,69

LANGILEZAINA 22.488,36

LANGILEZAIN EGIAZTATZAILEA 25.445,56

ARDURADUNA 31.010,24

Osagarria, ogitartekoagatik: 2,6

Pizgarriak, lan bereziengatik: 2,17

Luma-kamioia eta edukiontziak garbitzekoa, egunez: 8,95

Luma-kamioia eta edukiontziak garbitzekoa, gauez: 10,00

Dieta: 39,67

Dieta erdia: 17,84

2. mailako mekanikariaren osagarria: 2,68

Peoiaren igandeko osagarria: 12,46

Gidariaren igandeko osagarria: 16,00

_Oihartzuna, Imarkoaina joateagatik

Arrotxapea: 785,85

Txantrea: 785,85

Sanduzelai: 785,85

Berriozar: 785,85

Arre/herriak: 785,85

Barañain: 734,92

Burlata: 734,92

Atarrabia: 734,92

Uharte: 734,92

Donibane: 734,92

Besteak: 640,32

Autobusetako langileak: 349,27

Iragarkiaren kodea: F0510798