63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

307/2005 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Vianako "Papelera del Ebro, S.A." enpresarako lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 45/2005).

Ikusirik Vianako "Papelera del Ebro, S.A." enpresaren lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 45/2005).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2005eko martxoaren 29an sartu da soldaten berrikuspenari buruzko 2005erako akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betetzeko izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 27/2005).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Horiek horrela, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta otsailaren 24ko 49/2005 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Vianako "Papelera del Ebro, S.A." enpresaren (kodea: 3108360) enpresarako soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko apirilaren 6an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

PAPELERA DEL EBRO S.A. / 2005. URTEA

Hitzarmeneko oinarrizko soldata taula, antzinatasunik gabeko puntuazioaren arabera

KALIFIKAZIOA URTEKO O.S. EGUNEKO O.S.HILABETEKO O.S. APARTEKO SARIA ETEKINEN SARIAK

3,90 23.403,72 50,99 1.529,66 1.529,66 1.733,61

3,10 18.643,32 40,62 1.218,52 1.218,52 1.380,99

3,00 18.048,27 39,32 1.179,63 1.179,63 1.336,91

2,80 16.858,17 36,73 1.101,84 1.101,84 1.248,75

2,60 15.668,07 34,14 1.024,06 1.024,06 1.160,60

2,40 14.477,97 31,54 946,27 946,27 1.072,44

2,30 13.882,92 30,25 907,38 907,38 1.028,36

2,20 13.287,87 28,95 868,49 868,49 984,29

2,10 12.692,82 27,65 829,60 829,60 940,21

2,00 12.097,77 26,36 790,70 790,70 896,13

1,90 11.502,72 25,06 751,81 751,81 852,05

1,84 11.145,69 24,28 728,48 728,48 825,61

1,80 10.907,66 23,76 712,92 712,92 807,98

1,70 10.312,61 22,47 674,03 674,03 763,90

1,63 9.896,08 21,56 646,80 646,80 733,04

1,55 9.420,04 20,52 615,69 615,69 697,78

1,47 8.944,00 19,49 584,58 584,58 662,52

1,40 8.527,46 18,58 557,35 557,35 631,66

1,34 8.170,43 17,80 534,02 534,02 605,22

1,28 7.813,40 17,02 510,68 510,68 578,77

2005erako soldaten beste kontzeptu batzuk

GORDINA, 2005EAN EUROAK/EGUNA EUROAK/HILAB. EDO SARIA

Kategoria guztietarako osagarri lineala 3,450,98 9,45 287,58

Ekaineko eta gabonetako sarien osagarri lineala 576,69 - 288,35

Etekinen osagarri lineala 45,94 - 45,94

622,63

Saria, lanera joateagatik eta garaiz ailegatzeagatik 727,98 60,67

Saria, ekoizpenagatik (2005erako 246 egunetarako) 1.654,20 6,72 -

Sari berezia, 1999ko akordioengatik (365 egunetarako) 708,70 1,94 -

Osagarria, gauez lan egiteagatik - 13,55 -

Osagarria, urrun lan egiteagatik - 0,18 -

Iragarkiaren kodea: F0510465