63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

68/2005 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, ezintasunak dituzten pertsonen arloko irabazi asmorik ez duten entitateendako 2005erako deialdiaren diru kopurua handitu eta horretarako gastua baimentzen duena.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak, abenduaren 24an eman eta abenduaren 31ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (157. zk.) argitaratutako 19/2004 Foru Aginduaren bidez, ezintasunak dituzten pertsonen arloko irabazi asmorik ez duten entitateendako 2005erako dirulaguntzen deialdia onetsi zuen.

Foru agindu horretako 2. atalean deialdiari dagokion gastua ezarri zen; bertan baimena eman zen 2.800.497,00 euroko gastua egiteko, "Bestelako elkarteendako dirulaguntzak" izeneko 923002 - 93200 - 4810 313500 kontusailaren kargura. Halaber, kontuan harturik onespen hori 2005eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrek indarra hartu aurretik egin zela, ezarri zen deialdiaren gastua handitzeko aukera zegoela, aurrekontuek horretarako bidea emanez gero.

2005eko ekitaldiko gastuen aurrekontuan, arestian aipatutakoaren pareko kontusailari 3.238.497,00 euro esleitu zaizkio, eta bidezkotzat jo da deialdiari dagokion gastua 438.000,00 eurotan handitzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Ezintasunak dituzten pertsonen arloko irabazi asmorik ez duten entitateendako 2005erako deialdiaren diru kopurua handitu eta horretarako 438.000,00 euroko gastua baimentzea, 2005eko gastuen aurrekontuko "Bestelako elkarteendako dirulaguntzak" izeneko 923002 - 93200 - 4810 - 313500 kontusailaren kargura.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Boluntario, Elkarte eta Programa Atalari eta Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoari jakinaraztea.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 16an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria,

Iragarkiaren kodea: F0512561