63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

578/2005 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoretza eraikineko klimatizazioaren instalazioa berritzeko lanak kontratatzeko gastua baimendu eta espedienteari hasiera ematen diona.

1._Adjudikazioa egiten duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Ekonomia Kudeaketako Atala.

c) Espediente zenbakia: C0004/05.

2._Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskripzioa: Errektoretza eraikineko klimatizazioaren instalazioa berritzeko lanak kontratatzea.

3._Tramitazioa, adjudikatzeko prozedura eta modua.

Lehiaketa publiko irekia.

4._Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

522.329,09 euro.

5._Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa eraikineko harreralekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).

c) Telefonoa: (948) 169016.

d) Telefaxa: (948) 169661.

e) www.unavarra.es.

6._Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: hogeita seigarren egun naturalaren 14:30 arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.

c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Administrazio eta Kudeaketa eraikina. Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).

7._Ekonomia eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa eraikina. Batzargela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).

c) Errektoretza eraikineko iragarki-oholean jakinaraziko dute ekonomia proposamenak zein egunetan, ordutan eta non irekiko dituzten, ireki baino 48 ordu lehenago, gutxienez ere.

8._Iragarki-gastuak.

Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak adjudikazio-hartzailearen kontura ordainduko dira.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 13an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0512622