I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
496/2005 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Olibondoak eraikineko suteen kontrako babeserako lanak kontratatzeko gastua baimendu eta espedienteari hasiera ematen diona.
1._Adjudikazioa egiten duen entitatea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Ekonomia Kudeaketako Atala.
c) Espediente zenbakia: C0002/05.
2._Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskripzioa: Olibondoak eraikineko suteen kontrako babeserako lanak kontratatzea.
3._Tramitazioa, adjudikatzeko prozedura eta modua.
Lehiaketa publiko irekia.
4._Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.
167.887,94 euro.
5._Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia.
a) Administrazio eta Kudeaketa eraikineko harreralekua.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).
c) Telefonoa: (948) 169016.
d) Telefaxa: (948) 169661.
e) www.unavarra.es.
6._Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: hogeita seigarren egun naturalaren 14:30ak arte, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak.
c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
Administrazio eta Kudeaketa eraikina. Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).
7._Ekonomia eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Administrazio eta Kudeaketa eraikina. Batzargela.
b) Helbidea: Arrosadiko Campusa. 31006 - Iruña (Nafarroa).
c) Errektoretza eraikineko iragarki-oholean jakinaraziko dute ekonomia proposamenak zein egunetan, ordutan eta non irekiko dituzten, ireki baino 48 ordu lehenago, gutxienez ere.
8._Iragarki-gastuak.
Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak adjudikazio-hartzailearen kontura ordainduko dira.
Iruñean, 2005eko maiatzaren 2an._Errektorea, Pedro Burillo López.
Iragarkiaren kodea: F0511861