63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

82/2005 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, "Azueloko Lurzatien Berrantolamenduko Bide eta Hustubideen Sarea" eta "Torralba del Rioko Lurzatien Berrantolamenduko Bide eta Hustubideen Sarea" izeneko obra proiektuak onetsi eta kontratazio espedienteari hasiera ematea xedatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Azueloko Lurzatien Berrantolamenduko Bide eta Hustubideen Sarea" eta "Torralba del Rioko Lurzatien Berrantolamenduko Bide eta Hustubideen Sarea" izeneko proiektuetako obrak kontratatzeko, honako baldintza orokor hauen arabera:

_Kontratuaren xedea: aipatutako lanak kontratatu eta egitea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Aurrekontua: 2.115.950,24 euro.

_Egiteko epea: hamabost (15) hilabete.

_Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: hamahirugarren egun naturaleko 14:30 arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko bulegoetan (Alondegi karrika, 1, 1. oina, Iruña) edo Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatutako tokietako edozeinetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian jasotzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: Dokumentazioa aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hamabigarren egun naturaleko goizeko 10etan, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuko batzargelan (Alondegi kalea, 1, 1. oina, Iruña).

_Proiektua eta klausula administratibo partikularren agiria lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1, 1. oina, 9:00etatik 14:00ak arte).

Halaber, www.Navarra.es/catálogo de servicios/contrataciones/infraestructuras y obras izeneko web-orrian klausula administratibo partikularren agiriak, proiektuaren fitxa eta proposamen eredua kontsultatu eta hartzen ahal dira.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 11n._Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0512292