63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

44/2005 FORU AGINDUA, apirilaren 14koa, Osasun kontseilariak emana, 2005ean drogamenpekotasunak tratatzeko lankidetza hitzarmenetarako ordainketa unitateak finkatzen dituena.

Urriaren 17ko 196/1994 Foru Dekretuaren bidez arautu ziren drogamenpekoen tratamendurako terapia programekin eta komunitateekin egin beharreko lankidetza hitzarmenak. Foru dekretu horren 4. artikuluak ezartzen du ordainketa sistema pertsona/eguneko unitateen bidez ezarriko dela eta erabiltzaileak egonaldiaren kostuaren zati bat ordaintzeko aukera izanen duela.

Artikulu berean ezarri zen Osasun kontseilariak ordainketa egiteko unitatearen balioa finkatuko duela urtero, irizpide ekonomikoei, zerbitzuen kalitatearen irizpideei eta zerbitzuaren prestazio egokirako behar den jarduera bultzatzeko irizpideei jarraikiz.

Ekainaren 12ko 208/2000 Foru Dekretuak 196/1994 Foru Dekretua aldatu zuen eta, horrela, laguntza mota berri bat ezarri zen, egonaldi partziala izenekoa (eguneko zerbitzua).

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin lankidetza hitzarmenak izenpetu dituzten terapia programa eta komunitateetan egiten diren egonaldietarako, 2005. urterako ondoren zehazten diren ordainketa unitateak ezartzea pertsona eta egun bakoitzeko. Urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

_Laguntza arrunteko modalitatean: 43,20 euro (laurogeita hiru euro eta hogei zentimo).

_Laguntza dualeko modalitatean: 64,80 euro (hirurogeita lau euro eta laurogei zentimo).

_Laguntza partzialeko modalitatean: 14,40 euro (hamalau euro eta berrogei zentimo).

2. Sartu aitzineko harrera jarduerak ordainduko dira, laguntza arrunt eta dualeko modalitateetan, terapia programa eta komunitateetako egonaldiaren lehenbiziko hilabetean, pertsona eta eguneko ezarri den ordainketa unitateari 5,80 euro (bost euro eta laurogei zentimo) gehituz.

3. Ordainketa 2005erako Gastuen Aurrekontuko "Errehabilitaziorako tratamenduak terapia komunitateetan" izeneko 541004 52223 4810 312400 kontusailaren kargura eginen da.

4. Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko apirilaren 14an._Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0510797