63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

U R D A Z U B I

Hasiera batez onetsirik UA 3.1 unitatearen xehetasun azterlana

Nicéfora Mascotena Salaverri andreak, 2005eko otsailaren 3an, Urdazubiko Udal Planeko UA 3.1 unitatearen xehetasun azterlanari dagokion dokumentazio osoa aurkeztu zuen Urdazubiko Udalean.

Xehetasun azterlanaren dokumentazio osoa Urdazubiko Udalean aurkeztu zenetik bi hilabete iragan direnez gero, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 74.1-a artikuluan, lege bereko 76. artikuluari dagokionez, ezarritakoari jarraituz, xehetasun azterlana hasiera batez onetsitzat hartzen da, eta Urdazubiko Udalari dagokio jendaurrera ateratzea hasierako onespen hori, hala egon dadin hogei egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean jarriz, eta argitaratzea, gutxienez, Nafarroan editatzen diren egunkarietan. Udalak hala egiten ez badu, hasierako onespena ematen denetik hasi eta hilabeteko epean, planeamenduko tresnaren sustatzaileak berak zuzenean ateratzen ahalko du jendaurrera.

Horiek horrela, Urdazubiko Udal Planeko UA 3.1 unitatearen xehetasun azterlanaren hasierako onespena jendaurrera ateratzen da, hala egon dadin hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Hau dena aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Urdazubin, 2005eko maiatzaren 9an._Nicéfora Mascotena Salaverri.

Iragarkiaren kodea: L0512433