63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udaleko Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren zinegotzi eskuordeak.

Aditzera ematen du: Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko maiatzaren 6an egindako bilkuran, erabaki zuen likidatzea 2005eko lehenbiziko seihilekoari dagozkion hirilurraren kontribuzioko kuotak eta 2005eko ekitaldiari dagozkion landalurraren kontribuziokoak, bai eta haien borondatezko dirubilketarako epea finkatzea ere, 2005eko maiatzaren 9tik ekainaren 20ra bitartekoa izanen baita, bi egun horiek barne.

Ordainketak udal diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako edozeinetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2005eko maiatzaren 9an._José María Navarro Fandós.

Iragarkiaren kodea: L0512233