63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Hirigintza hitzarmena behin betiko onetsirik

Uharteko Udalak, 2005eko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udalaren eta Astiz familiaren arteko hitzarmena, espedientean behar bezala eginbidetutako testuari jarraituz. Hitzarmena gaur egun hiri lurzoruaren sailkapena duten lursail batzuei (Zubiarte kalea, 3 eta 5) eta Mokarteko U.E.-2 unitatearen birzatiketa proiektuan familia horri adjudikatutako eraikinik gabeko orube bati buruzkoa da. (Espedientearen kodea: 2004CONV0014).

Uharten, 2005eko maiatzaren 5ean._Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: L0511866