63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hasiera batez onetsirik Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 5. eremuko 6. poligonoko 281. lurzatia birzatitzeko proiektua, Cooperativa de Hostelería de Navarra Limitada enpresak sustatua

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko maiatzaren hiruan egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batean onestea Zuluetako 5. eremuko birzatiketa proiektua, Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. poligonoko 281. lurzatiari dagokiona, Cooperativa de Hostelería de Navarra Limitada enpresak sustatua, txosten juridikoak eta hirigintzakoak dakartzan zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei eguneko epean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, eta proiektuan aipatzen den ordezkariari jakinaraziko zaio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 145. artikulua eta ondokoa, 167.a eta ondokoak eta 76, 74 eta 62. artikuluak kontuan izanik.

Noainen, 2005eko maiatzaren 4an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0511779