63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noaingo Noain-Eskirotz poligonoko 195. lurzatiko aldaketa xehekatua, Francisco Abadía Redradok sustatua Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko maiatzaren 3an egin bilkuran, agertutako guztiak horren alde zeudela, hasiera batez onetsi zuen Noaingo Noain-Eskirotz poligonoko 195. lurzatiko aldaketa xehekatua, Francisco Abadía Redradok sustatua, txosten tekniko eta juridikoko jarraibideak kontuan hartuz; hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 48. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoari jarraituz. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udaleko iragarki oholean paratuko da, hilabeteko epean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko egungo legediarekin bat.

Noainen, 2005eko maiatzaren 4an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0511778