63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Dorre-Elortzibarko Navarra kaleko 22 zenbakiko familia bakarreko etxebizitzan karrerapea zehazteko xehetasun azterlana, Luis Sola Larráyozek sustatua Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2005eko maiatzaren 3an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Navarra kaleko 22 zenbakiko familia bakarreko etxebizitzan karrerapea egiteko xehetasun azterlana, txosten tekniko eta juridikoaren jarraibideak kontuan hartuz, Luis Sola Larráyozek sustatua. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan paratuko da, hogei egunean, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noainen, 2005eko maiatzaren 4an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0511777