63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

538/2005 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 25ean emandako 467/2005 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketaren deialdiko eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozeduraren deialdiko epaimahaietan arituko diren kideak izendatu ziren.

Hezkuntza kontseilariak, otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdia eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdia onetsi ditu.

Deialdiaren seigarren oinarriaren arabera, epaimahai bat izendatuko da espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko eta horien osaera Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Espezialitate eta hizkuntza bakoitzera aurkeztutako izangai kopurua dela eta, Giza Baliabideen Zerbitzuak hala irizten badio, epaimahai bat baino gehiago izendatu ahal izanen da. Horrelakoetan, Hautapen batzorde bat eratuko da.

Oinarri horretako 2. puntuan ezartzen da epaimahaia osatuko dutela mahaiburu batek, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua, eta lau kidek, zozketa publikoaren bidez izendatuak; azken horiek zuzenean izendatu ahalko dira egoerak hala eskatzen duenean.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, apirilaren 25eko 467/2005 Ebazpenaren bidez, Hezkuntza kontseilariak otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez onetsiriko hauta-probetako epaimahaietako kideak izendatu eta haien izenak argitaratu zituen.

Deialdiaren seigarren oinarriaren 3. atalean ezartzen da ordezko kideak izendatuko direla epaimahai bakoitzarentzat, prozedura berari jarraikiz.

Epaimahai batzuen izendapenean akatsak daudela oharturik, bidezko da aldatzea.

Halaber, bidezkoa da euskarazko Haur Hezkuntza espezialitaterako beste epaimahai bat izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bigarren xedapen iragankorrarekin bat eta Hezkuntza kontseilariak abuztuaren 22ko 382/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 25ean emandako 467/2005 Ebazpena aldatu eta maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketaren deialdiko seigarren oinarrian aurreikusitako epaimahaien osaera aldatzea ondoko espezialitateetan: Entzumena eta Hizkuntza (gaztelaniaz), Entzumena eta Hizkuntza (euskaraz), Gorputz Hezkuntza (euskaraz), Ingelesa (gaztelaniaz): lehen epaimahaia, Ingelesa (gaztelaniaz): bigarren epaimahaia, Ingelesa (euskaraz), Musika (gaztelaniaz), Musika (euskaraz), Haur Hezkuntza (gaztelaniaz): bigarren epaimahaia, Haur Hezkuntza (gaztelaniaz): hirugarren epaimahaia, Haur Hezkuntza (euskaraz): lehen epaimahaia eta Pedagogia Terapeutikoa (euskaraz). Epaimahaien osaera berria ebazpen honen I. eranskinean ageri da.

2. Haur Hezkuntza (euskaraz) espezialitateko bigarren epaimahaiaren osaera izendatu eta argitaratzea, Hezkuntza kontseilariak otsailaren 14an emandako 23/2005 Foru Aginduaren seigarren oinarriaren lehenbiziko atalean ezarritakoari jarraikiz eta ebazpen honen II. eranskinean ageri den bezala.

3. Aditzera ematea errefusatzea eskatzeko edo abstentzioa adierazteko epea bost egun baliodunekoa izanen dela, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik hasita.

4. Ebazpen honen bidez izendatzen diren epaimahaien eginkizunak Hezkuntza kontseilariak otsailaren 14an emandako 23/2005 Foru Aginduan esleitzen dizkienak izanen dira. Foru agindu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketaren deialdia eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozeduraren deialdia onetsi ziren.

5. Hautapen organoetan parte-hartzea nahitaezkoa izanen da organikoki eta funtzionalki Hezkuntza Departamentuaren mende dauden funtzionarioendako eta interesatu guztiek maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuan ezarritako sariak jasoko dituzte langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari eta interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 12an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

I. ERANSKINA

_Entzumena eta Mintzamena (gaztelaniaz):

Mahaiburua: María José García Armendáriz

Ordezko mahaiburua: María Antonia Aldunate Echeverria

1. mahaikidea: Ana Echeverría Goñi

2. mahaikidea: María Dolores Poyo Jimeno

3. mahaikidea: María Pilar Ventura Faci

4. mahaikidea: Ana María Lacunza Lizasoain

Ordezkoa: Juliana Isabel Ardanaz Aicua

Ordezkoa: María Isabel Arzoz Carrera

Ordezkoa: Francisco Javier Azcárate Sola

Ordezkoa: María Begoña Barbarin Marquínez

_Entzumena eta Mintzamena (euskaraz):

Mahaiburua: Yolanda Fernández Belloso

Ordezko mahaiburua: Rosa María Arcauz Ezcurdia

1. mahaikidea: Isabel María Gil Arrocha

2. mahaikidea: Fernando Senosiain Miquelez

3. mahaikidea: Iñigo Zamarguilea Rivas

4. mahaikidea: María Beatriz Irigoyen Olaiz

Ordezkoa: Pablo González Sorzabalbere

Ordezkoa: María Julia Telletxea Txoperena

Ordezkoa: María Carmen Cordón Baztán

Ordezkoa: María Dolores García Cucalón

_Gorputz Hezkuntza (euskaraz):

Mahaiburua: José Ignacio Bakaikoa Aristorena

Ordezko mahaiburua: Carlos Aisa Lusar

1. mahaikidea: Arantza Diez Aramburu

2. mahaikidea: Marta Urdánoz Melado

3. mahaikidea: Carlos Adrados Carazo

4. mahaikidea: José Luis Ladrero Bueno

Ordezkoa: Miren Alemán Arrastio

Ordezkoa: Iñaki Aranberri Landa

Ordezkoa: Carlos Cámara Echenique

Ordezkoa: Usue Fraile Azpeitia

_Ingelesa (gaztelaniaz): Lehen epaimahaia

Mahaiburua: Jesús Pastor De Luis

Ordezko mahaiburua: José Ramón Zoroza Berrade

1. mahaikidea: Carmen Cuaresma García

2. mahaikidea: Heliodoro Quecedo Diez

3. mahaikidea: Purificación Vega Alonso

4. mahaikidea: Cecilia María Jesús Iragui Lizarraga

Ordezkoa: Gabriel Antonio Zuza Marco

Ordezkoa: María Milagros Abaigar Luquin

Ordezkoa: Milagros Acedo Barragan

Ordezkoa: Melania Agreda Wiles

_Ingelesa (gaztelaniaz): Bigarren epaimahaia

Mahaiburua: María Teresa López Munilla

Ordezko mahaiburua: Carlos Aincioa Urrutia

1. mahaikidea: María Yolanda Custardoy Lavena

2. mahaikidea: Ana Rosario Ramírez Ballabriga

3. mahaikidea: Ana Esther Villafranca Rodríguez

4. mahaikidea: Celia María Iriarte Cemborain

Ordezkoa: María Luisa Aizcorbe Urroz

Ordezkoa: José María Alameda Mayayo

Ordezkoa: Jesús Ignacio Albero Ruiz

Ordezkoa: María Isabel Alfaro Castera

_Ingelesa (euskaraz):

Mahaiburua: María Isabel Lecumberri Huarte

Ordezko mahaiburua: María Isabel Aguirrebengoa Mazquiaran

1. mahaikidea: María Aránzazu Delgado Urra

2. mahaikidea: José Manuel Razquin Tellería

3. mahaikidea: María Coro Yarza Beguiristáin

4. mahaikidea: Igor Irungaray Alzuri

Ordezkoa: María Jesús Alberdi Irureta

Ordezkoa: Miren Jone Arrarás Aierdi

Ordezkoa: Josune Asarta Goñi

Ordezkoa: María Jesús Auzmendi Múgica

_Musika (gaztelaniaz):

Mahaiburua: Mercedes Armendáriz Navarro

Ordezko mahaiburua: Eduardo Zudaire Belda

1. mahaikidea: Susana Domínguez Berenguer

2. mahaikidea: Iñigo Porto Viguria

3. mahaikidea: María Soledad Viejo Hernández

4. mahaikidea: María Elia Iriso Gabari

Ordezkoa: Juan José Zudaire Garraza

Ordezkoa: Angel Mario Ardanaz Iriarte

Ordezkoa: Ana María Arregui Salinas

Ordezkoa: Jesús María Azcona Celigüeta

_Musika (euskaraz):

Mahaiburua: Mikel Elizaga Ramírez

Ordezko mahaiburua: María Pilar Aranaz Legaz

1. mahaikidea: Nerea Echarri Marco

2. mahaikidea: Beatriz Aguirre Echeverría

3. mahaikidea: Igartza Apecechea Salaverría

4. mahaikidea: María Dolores Lasaga Apezteguía

Ordezkoa: Esther Beitia Bujanda

Ordezkoa: Itziar Bidegain Amestoy

Ordezkoa: Amaya Boyano Pérez

Ordezkoa: María Conde Recondo

_Haur Hezkuntza (gaztelaniaz): Bigarren epaimahaia

Mahaiburua: Pedro Jesús Berástegui Jimeno

Ordezko mahaiburua: Felisa María Albiasu Larraza

1. mahaikidea: Gloria Crespo García

2. mahaikidea: María Pilar Regaira Martínez

3. mahaikidea: Mercedes Velasco Sánchez

4. mahaikidea: Ana María Iriarte Loperena

Ordezkoa: María Teresa Albizu Senosiáin

Ordezkoa: María Carmen Alcobendas Rodríguez

Ordezkoa: María Carmen Aldaz Macaya

Ordezkoa: Ana Carmen Aldea Zorraquín

_Haur Hezkuntza (gaztelaniaz): Hirugarren epaimahaia

Mahaiburua: María Angeles Palacios Garde

Ordezko mahaiburua: María Esperanza Alonso Luelmo

1. mahaikidea: María Jesús De Andrés Hualde

2. mahaikidea: Mercedes María Rada Pérez

3. mahaikidea: Isabel Vera Ruiz

4. mahaikidea: María Angeles Irigoyen Barrena

Ordezkoa: Laura Amatria Pagola

Ordezkoa: Ana Isabel Amatriain Sarasa

Ordezkoa: María Cristina Amatriain Sarasa

Ordezkoa: María Inmaculada Amézqueta Arrastia

_Haur Hezkuntza (euskaraz): Lehen epaimahaia

Mahaiburua: Leire Urizar Solaguren

Ordezko mahaiburua: Susana Aguerre Reparaz

1. mahaikidea: Arantxa Cristobal Martínez

2. mahaikidea: Begoña Sabuqui Labiano

3. mahaikidea: María José Velasco García

4. mahaikidea: Ana José Irigoyen Echeveste

Ordezkoa: María Pilar Alquiza Ameztoy

Ordezkoa: María Mercedes Ansorena Beruete

Ordezkoa: Maitane Apecechea Lujambio

Ordezkoa: Inocencia Arana Iriarte

_Pedagogia terapeutikoa (euskaraz):

Mahaiburua: Esther Indart Sarratea

Ordezko mahaiburua: Antonio Adrián Garde

1. mahaikidea: María Isabel De Andrés Vierge

2. mahaikidea: María Pilar Sagastibelza Alduncin

3. mahaikidea: María Aránzazu Zelaia Txokarro

4. mahaikidea: Myriam Larrinaga Satrústegui

Ordezkoa: María Teresa Alsua Escudero

Ordezkoa: Lourdes Aparicio Agreda

Ordezkoa: María Isabel Astiz Goldaraz

Ordezkoa: María Teresa Azpiroz Aldaz

II. ERANSKINA

_Haur Hezkuntza (euskaraz): Bigarren epaimahaia

Mahaiburua: Fátima de Miguel Zabala

Ordezko mahaiburua: M.ª Jesús Arias Verjano

1. mahaikidea: Ana Diez de Ulzurrun Ardaiz

2. mahaikidea: Lierni Sagastibelza Juantorena

3. mahaikidea: María Jesús Villanueva Urabayen

4. mahaikidea: María Dolores Iriarte Zaratiegui

Ordezkoa: Miren Jaione Aristorena Ostériz

Ordezkoa: María Josefa Armendáriz Labari

Ordezkoa: María Esperanza Armentia López de Sosoaga

Ordezkoa: María Concepción Arregui Uribe

Iragarkiaren kodea: F0512722