63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Berriogoitiko BB-2 sektoreko xehetasun azterlana Hasierako onespena

2005eko apirilaren 27an, Berriobeitiko Udaleko alkate udalburu José María Irisarri Ollacarizqueta jaunak, ondotik hitzez hitz osorik heldu den ebazpena eman zuen:

1._Hasiera batez onestea Berriogoitiko BB2 sektoreko UB-8 unitateko xehetasun azterlana eta lurzatiketa, Promociones Río Urrizate, S.L.k sustatuak eta José Luis García Silva arkitektoak prestatuak; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2._Onetsitako xehetasun azterlana eta lurzatiketa jendaurrean egonen dira 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Horretarako iragarkia paratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen den egunkarietako batean, eta zuzenean jakinaraziko zaie Berriobeitiko Kontzejuko buruari eta xehetasun azterlanak ukitzen dituen jabeei eta gainerako interesatuei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.

3._Lurzatiketa eta etxebizitza kopurua finkatzeko, UB-8rako aurreikusten den gehieneko azalera eraikigarriaren arabera jokatuko da, Plan Partzialean eta Udal Planean zehazturiko irizpideekin bat.

Berriobeitin, 2005eko apirilaren 26an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0511500