63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

2005eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2005eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, aho batez honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Ikusirik bai aurrekontuan aldaketak egitearren Ogasun Batzordeak aurkeztu duen proposamena, bai Udaleko kontu-hartzaileak prestatu duen txostena, hau erabaki da:

Lehena._Ondorengo kreditu aldaketa hauek egitea 2005eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:

Kreditu berezia:

4320-648-00. Urbanizazioa, Berriozarko etorbidea: 66.000,00 euro.

Kreditu gehikuntzak:

4321-623-00. Lorategi eta obretako makinak: 30.000,00 euro.

4521-624-00. Futbol zelaia: 37.000,00 euro.

4322-601-02. Interes sozial eta orokorreko obrak: 40.000,00 euro.

4320-622-00. Higiezinetako obrak: 77.000,00 euro.

4220-622-00. Ikastetxe publikoa hobetzeko obrak: 78.700,00 euro.

Guztira: 328.700,00 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakin atxikia: 78.700,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 250.000,00 euro.

Guztira: 328.700,00 euro.

Bigarrena._Erabakia jendaurrean edukitzea, 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean paratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik egin ezean, erabakia behin betikotz onetsitzat hartuko da.

Berriozarren, 2005eko apirilaren 29an._Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0511628