63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

I R U Ñ A

Iruñeko Udalaren 2005eko aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsita

Udalbatzak 2005eko martxoaren 3ko osoko bilkuran onetsi zuen hasiera batez eta 2005eko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 11n. Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da Iruñeko Udalaren 2005eko aurrekontuko aldaketa. Hona hemen testua:

PLE 05-MAR-03 (8/CP).

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, erabaki da:

1. Onestea gastuen judizioz kanpoko egiaztapena, 22.918,70 eurokoa, Angel Ruiz de Erenchun Oficialdeguiren alde, udal interesak babesteko egindako lanagatik.

2. Onestea gastuen judizioz kanpoko egiaztapena, 16.669,04 eurokoa, Blas Otazu Amátriainen alde, 17/2004 apelazio errekurtsoagatik.

3. 39.587,74 euroko kreditu gehikuntza onestea 21/12111/226030 kontusailean, aurreko lerroaldeetako 2004ko gastuei aurre egiteko, 2/1995 Foru Legearen 210.2.c) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. Onestea egungo aurrekontuko 21/12111/226030 kontusaileko baja, 39.587,74 euro deuseztatu baitira aurreko lerroaldeko kreditu gehikuntza finantzatzeko.

5. Egungo aurrekontuan 39.587,74 euroko gastua baimentzea, 21/12111/226030 kontusailaren kargura, lehenengo bi lerroaldeetako 2004ko gastuari aurre egiteko, betiere aipatutako kreditu gehikuntzaren aurrekontuko aldaketa indarrean bada."

Iruñean, 2005eko apirilaren 29an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0511616