63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TAFALLA

Aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik

Tafallako Udalak, 2005eko otsailaren 22an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2004ko aurrekontu orokor eta bakarreko 22/2004 aldaketaren espedientea.

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2005eko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 8an; behar besteko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, Udalaren iragarki oholean ediktua paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea igaro eta inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betikoz onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202 eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 271. artikuluarekin bat.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

"Udalak Administrazio Orokorra eta Trafikoko Alorrean gastu arrunteko 2004ko aurrekontuko kontusailen arteko kreditu transferentzien espedientea" (22/04 espedientea),

Gastuetako alta:

Kontusaila: 0.1210.21201. Udaletxea moldatzea eta zaintzea. Zenbatekoa: 9.000 euro.

Kontusaila: 0.1210.21604. Kudaketa abian jartzeko zerbitzua. Zenbatekoa: 6.000 euro.

Kontusaila: 0.1210.21101. Udaletxeko argi-indarra. Zenbatekoa: 3.000 euro.

Kontusaila: 0.1210.22103. Udaletxeko gasa. Zenbatekoa: 9.000 euro.

Kontusaila: 0.1210.22201. Posta zerbitzuko tarifak. Zenbatekoa: 5.300 euro.

Kontusaila: 0.1210.22202. Udaletxeko telefonoa eta faxa. Zenbatekoa: 9.700 euro.

Kontusaila: 0.1210.22603. Gatu juridikoak eta notaritzakoak. Zenbatekoa: 6.000 euro.

Kontusaila: 0.2225.22004. Trafiko-seinaleak erostea. Zenbatekoa: 5.100 euro.

Guztira: 53.100 euro.

Gastuetako baja:

Kontusaila: 0.0110.31100. Diruzaintzako kredituaren korrituak. Zenbatekoa: _7.500 euro.

Kontusaila: 0.0110.31007. Maileguaren korrituak, 2004. Zenbatekoa: _40.500 euro.

Kontusaila: 0.0110.31003. Banketxeko maileguaren korrituak. Zenbatekoa: _5.100 euro.

Guztira: _53.100 euro.

Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hautakoren bat para daiteke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina. Ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, errekurtsoa bera espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Egoki iritzitako beste edozein errekurtso paratzen ahal da.

Tafallan, 2005eko apirilaren 26an._Alkate udalburua, Maite Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0511524