63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TAFALLA

Aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik

Tafallako Udalak, 2005eko otsailaren 22an egin osoko bilkura arruntean, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2004ko aurrekontu orokor eta bakarreko 21/2004 aldaketaren espedientea.

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2005eko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 8an; behar besteko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, Udalaren iragarki oholean ediktua paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko epea igaro eta inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betikoz onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202 eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 271. artikuluarekin bat.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

"Kirol Hirirako altzariak egiteko lehengaiak erosteko gastuetarako kreditu bereziaren espedientea" (21/2004 espedientea).

Gastuetako alta:

Kontusaila: 4.4521.62501. Kirol Hirirako altzariak erostea: Zenbatekoa: 5.600 euro.

Gastuetako baja:

Kontusaila: 4.4522.21201. Ereta eraikina konpontzea eta zaintzea: Zenbatekoa: 5.600 euro.

Administrazio egintza honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hautakoren bat para daiteke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarzpena jaso eta biharamunetik aitzina. Ez da zilegi izanen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, errekurtsoa bera espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina, espresua bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilateko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresua bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Egoki iritzitako beste edozein errekurtso paratzen ahal da.

Tafallan, 2005eko apirilaren 26an._Alkate udalburua, Maite Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0511523