63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

Z A N G O Z A

Udalaren 2004ko aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284.2 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214.2 eta 202.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da Zangozako Udalaren 2004ko aurrekontua aldatzeko 7/2004 espedientearen hasierako onespena. Aldaketa hori 2005eko apirilaren 28ko osoko bilkura arruntean onetsi zuen hasiera batez Zangozako Udalak.

Espedientea jendaurrean egonen da, interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamazioak aurkeztuz gero, osoko bilkurak horiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du eta behin betiko onespena argitaratuko. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Zangozan, 2005eko apirilaren 29an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elbás.

Iragarkiaren kodea: L0511445