63. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 27a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EUGI

2005eko aurrekontu orokorra behin betikoz onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 276. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betikoz onetsirik gelditu da 2005eko aurrekontua, izan ere 2004ko abenduaren 27an onetsi zen hasiera batean eta martxoaren 9an argitaratu, 2005eko 29. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean. Hona hemen haren egitura:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 18.000,00 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 6.000,00 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 15.780,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 35.000,00 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak: 140.900,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea: 74.800,00 euro.

7. kapitulua_Kapital transferentziak eta bertzelako dirusarrerak: 44.321,07 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 45.000,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 379.801,07 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 32.500,00 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 130.501,07 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 600,00 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 5.000,00 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 211.200,00 euro.

Gastuak, guztira: 379.801,07 euro.

Eugin, 2005eko apirilaren 8an._Kontzejuko burua, José Gregorio Seminario Zamarreño.

Iragarkiaren kodea: L0511374