60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

NOAIN-ELORTZIBARKO "JULIAN GAYARRE" MUSIKA ESKOLAREN UDAL PATRONATUA

Onartutako izangaien behin betiko zerrenda, Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udal Musika Eskolaren gitarra klasikoko irakasle lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Eskabideak aurkezteko epea iragan denez, gitarra klasikoko irakasle lanpostu bat, lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraituz (2005eko 12. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 28koa).

"Julián Gayarre" Musika Eskolaren Udal Patronatuko Lehendakaritzak bi mila eta bosteko martxoaren seian eman ebazpenaren bitartez onetsi zen onartutako izangaien behin-behineko zerrenda eta 2005eko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 8an.

Erreklamazioak egiteko eta akatsak, halakorik izatekotan, zuzentzeko epea bukatutakoan, bidezkoa da aipatu deialdian onartu eta baztertu diren izangaien zerrenda onestea.

Deialdiko 4.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz,

Ebatzi dut:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartutako pertsonak:

BECERRA JIMENEZ, CARMEN

DOMINGUEZ MENDEZ, AFRICA

FERNANDEZ MACIAS, BEATRIZ

FERNANDEZ MARCILLA, GUADALUPE

GUTIERREZ MARTINEZ, IRENE

IRAOLA ROZAS, FERMIN JESUS

LARRAYOZ SANCHEZ, ANA ELENA

LARRION ECHARRI, SERGIO

MARTIN LANAS, ALBERTO

MERINO RAMOS, AGUSTIN

ZABALA CEPERO, IGNACIO

Baztertutako pertsonak: bat ere ez.

2. Deialdian ezarritakoari jarraituz, probak hasteko eguna zehazten da.

Lehenbiziko proba bi mila eta bosteko ekainaren hogeita bian eginen da, goizeko bederatzi eta erdietan, Noain-Elortzibarko Kultur Etxe zaharreko bilkura aretoan, San Migel kaleko 4 zenbakian, Noain-Elortzibarren.

Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute.

3. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Juan Francisco Balda Garralda, Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Musika Eskolaren Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko burua.

_Ordezkoa: Miguel Enguita Orecilla, Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Musika Eskolako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko mahaikidea.

_Mahaikidea (gitarrako irakaslea): Enrique Hernández Adeva, Tuterako "Fernando Remacha" Udal Musika Eskolako gitarrako irakaslea.

_Ordezkoa (gitarrako irakaslea): Iñigo Aguirre Sáez, Lekunberriko "Aralar" Udal Musika Eskolako gitarrako irakaslea.

_Mahaikidea (Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza): María Manuela Jimeno Gracia doktorea, Nafarroako Gobernuko (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) Musika Adierazpenaren Didaktika arloko katedraduna.

_Ordezkoa (Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza): Arturo Goldaracena Asa jauna, "Pablo Sarasate" Kontserbatorioko Musikako Goi Mailako irakaslea, klarinete espezialitatean.

_Mahaikidea (musika irakaslea). Garbiñe Sertutxa Azkarate andrea, Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udal Musika Eskolako zuzendaria. Akordeoiko goi mailako irakaslea.

_Ordezkaria (musika irakaslea): Laura Alvarez Berango andrea, Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udal Musika Eskolako akordeoi irakaslea.

_Mahaikidea (musika irakaslea). Silvia Manterola Legaz andrea, Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Udal Musika Eskolako ikasketaburua. Musika hastapeneko irakaslea.

_Ordezkaria (musika irakaslea). Josune Arregui Padilla, zeharkako txirulako goi mailako irakaslea.

_Mahaikide idazkaria: Isabel Alvarez Berango, Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" Musika Eskolako Udal Patronatuko Zuzendaritza Batzordeko idazkaria.

_Ordezko idazkaria: Isabel García Layana, Noain-Elortzibarko Udaleko idazkaria.

4. Argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak sor ditzan.

Noain-Elortzibarren, 2005eko apirilaren 20an._Noain-Elortzibarko "Julián Gayarre" musika eskolako udal patronatuko burua, Juan Francisco Balda Garralda.

Iragarkiaren kodea: L0511340