60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ALLO

Lan-eskaintza publikoa

Alloko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

Ikurisik Alloko Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, C mailakoa eta funtzionarioen araubidekoa betetzeko beharra dagoela, Udalaren D mailakoen artean deialdi murriztua eginez, eta hori plantillako lanpostuak handitu gabe, betiere 2005eko urtarrilaren 17ko bilkuran onetsitako plantilla organikoaren arabera.

Horiek horrela eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

Ebatzi dut:

1. Honako lan-eskaintza publikoa onestea:

Alloko Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, C mailakoa, funtzionarioen araubidekoa eta lanaldi osoan, Udalaren D mailakoen artean deialdi murriztuaren bidez betetzeko.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

3. Udalaren iragarki oholean argitara dadila agintzea.

Allon, 2005eko apirilaren 6an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0510724