60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

GOIZUETA ETA ARANOKO UDALEN ELKARTEA

2005eko plantilla organikoa

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Goizueta eta Aranoko Udalen Elkarteak, 2005eko apirilaren 13an eginiko bilkuran, aho batez erabaki du 2005eko plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda onestea.

Ekainaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan bildutako aginduak beteaz, espedientea jendaurren egonen da hamabost egunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada behin betiko onetsirik dagoela ulertuko da.

Funtzionarioak

Lanpostua: Goizueta eta Aranoko Udalen elkarteko idazkaria. Buru egiten duen Udala: Goizueta. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: % 35. Baldintza berezia: euskaraz jakitea baldintza nahitaezkoa; maila: EGA edo baliokidea. Egoera adminstratiboa: hutsik

Langileen Izen Zerrenda

_Administrazio-kontratudunak:

Goizueta eta Aranoko Udalen Elkarteko idazkaria. Miriam Arozena San Miguel.

Goizuetan, 2005eko apirilaren 29an._Alkatea, Imanol Legarreta Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L0511880