60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

789/2005 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anestesiologia eta Erreanimazio arloko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 11ko 37/2005 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Anestesiologia eta Erreanimazio arloko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2005eko otsailaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 14. zenbakian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, martxoaren 22ko 329/2005 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anestesiologia eta Erreanimazio arloko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

_Txanda irekia

Onartuak:

AGINAGA BADIOLA, MARIA AINHOA

ARAUJO FERNANDEZ, ANA MARIA

ARRONDO NICOLAS, JAVIER

ARTECHE ANDRES, MIREN ARANTZAZU

BORQUE MARTIN, JOSE LUIS

CASTILLEJO BARRON, CRISTINA

CERDAN RODRIGUEZ, GABRIEL

FERNANDEZ BASTERRA, ERNESTO

GARCIA PEREZ, GERARDO

GONZALEZ SANTOS, SILVIA

IBAÑEZ ASCARZA, FRANCISCO JAVIER

ORTIZ GOMEZ, JOSE RAMON

PEREZ BERGARA, ELENA M.

PEREZ VALDIVIESO, JOSE RAMON

PEREZ-TORIL GALAN, JOSE LUIS

PINAT MOLINAS, CRISTINA

PLAJA MARTI, INES

POLO PELLICENA, SILVIA

RIU PELEGRI, JAUME

SAEZ FERNANDEZ, ANA MARIA NIEVES

SOLA MARTINEZ, ROSA MARIA

URIZ RON, JESUS

VARGAS CERDAN, MONICA

Baztertuak: inor ez.

2. Deialdiaren 1.1 oinarrian aipatzen diren lanpostuen kopurua, destinoak eta plantilla zenbakiak ondoko hauek dira:

_2 Tuterako Ospitalean (plantillako zenbakiak: 66440 eta 65628).

_3 Lizarrako Ospitalean (plantillako zenbakiak: 63073, 65623 eta 68672).

_1 Nafarroako Ospitalean (plantillako zenbakia: 68669).

3. Epaimahaiak ondoko kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Enrique Martín De Marcos jauna, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Mariano Hernández Galindo jauna, Tuterako Osasun Barrutiko zuzendariordea.

Mahaikidea: Ignacio Calvo Sáez jauna, espezialitateko sendagilea, Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Pablo Monedero Rodríguez jauna, espezialitateko sendagilea, Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.

Mahaikidea: José Manuel Vicente de Vera Floristán jauna, espezialitateko sendagilea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Ordezko mahaikidea: Fernando Larrode Pastor jauna, espezialitateko sendagilea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.

Mahaikidea: María Pilar Anadón Senac andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko mahaikidea: María Belén Montes-Jovellar Rovira andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.

Mahaikide idazkaria: Gabriel Izpura Liberal jauna, Tuterako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuko burua.

Ordezko mahaikide idazkaria: José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

4. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2005eko ekainaren 1ean eginen dela adieraztea, 17:00etan, Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolan, Iruñeko Barañaingo etorbidean, z.g.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

6. Ebazpen honen berri ematea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko maiatzaren 9an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0512149