60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BIDAURRETA

Arau Subsidiarioetako ordenantzetako aldaketa hasiera batez onetsirik

Udal honek, 2004ko abenduaren 31n egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 49.3, 74 eta 79. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, Udaleko osoko bilkurak, aho batez, legez eskatutako gehiengoa ordezkatzen baitu, ondokoa erabaki du:

1. Hasiera batean onestea Bidaurretako Arau Subsidiarioetako ordenantzetako aldaketa.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3. Erabaki hau ukitutakoei banan-banan jakinaraztea".

Bidaurretan, 2005eko apirilaren 6an._Alkatea, Antonio M.ª Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0510768