60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARAKIL

Hasiera batean onetsirik Arakil ibarreko Udaleko ordenantza fiskal orokorra

Arakil ibarreko Udalak, 2005eko apirilaren 7an egin osoko bilkura berezian, ibarreko ordenantza fiskal orokorra hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen, besteak beste.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aipatu erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Berariaz ezarritako epean inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, ordenantza fiskal orokorra behin betiko onetsitzat joko da eta inguruabar hori argitara emanen da, ordenantzaren testu osoarekin batera, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Arakilen, 2005eko apirilaren 14an._Alkatea, Javier Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0510759