60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DESOJO

Udal Planeko aldaketa, Desojoko 1. poligonoko P1 lurzatian eragiten duena Behin betiko onespena

Desojoko Udalak, 2005eko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Udal Planeko aldaketa, Desojoko 1. poligonoko P1 lurzatian eragiten duena, Victorino Alvarez de Eulate jaunak sustatua; aldaketa horren bidez, P1 lurzati berria _726 eta 727. lurzatiak elkarri lotutakoan sortua_ normalizatzen da.

1. erabilera, etxebizitza bakartua, B tipologia.

Formaren baldintzak: 123 eta 124. artikuluetan ezarritakoak, honako baldintza hauetatik eratortzen den eraikigarritasunarekin:

Okupazioaren gehieneko azalera: lurzatiaren ehuneko berrogeita hamar

Azalera eraikia osotara: 0,8 m²/m²

Solairu kopurua: 2

Erlaitzeko lerroaren gehieneko altura: 7 metro, lurraren sestratik, bidearekiko paraleloa den fatxadan.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Desojon, 2005eko apirilaren 12an._Alkatea, Luis Mendiano Mendiano.

Iragarkiaren kodea: L0510745