60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARASOAIN

Barasoaingo Arau Subsidiarioetako aldaketa xehekatua behin betiko onetsirik (35. artikuluaren idazketa berria)

Barasoaingo Udalak, 2005eko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Barasoaingo Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, hirigintza araudiko 35. artikuluaren idazketan eragiten duena; horretan hiri lurzoru finkatuko jarduketak arautzen dira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz izapidatu da espedientea.

35. artikuluak idazketa berri hau du:

35.2 artikuluko e) puntua kendu egin da.

35. artikuluan beste atal bat sartu da, testu honekin:

35.7 artikulua. Eraikuntzako tipologia.

Hiri lurzoru finkatuko unitatearen eremu osoan, oro har, etxebizitzetako eraikuntza tipologia librea izanen da familia bakarreko etxebizitzetan eta kolektiboetan, baina ez du horrek eraginik izanen gainerako determinazioetan (eraikigarritasunak, altuerak eta lurzati okupazioaren portzentajeak).

Barasoainen, 2005eko apirilaren 8an._Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: L0510301