60. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

B U R L A T A

Udalaren 2004ko aurrekontuko aldaketak hasiera batean onetsirik

Burlatako Udalak, 2005eko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketak onestea 2004ko udal aurrekontuan eta, beraz, kontusailen artean 35.080,00 euro egiten duten transferentziak egitea.

Espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. eta 214. artikuluei jarraituz.

Burlatan, 2005eko apirilaren 5ean._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0510381