II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
MURILLO EL FRUTO
Aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik
(1/2004 espedientea)
Murillo el Frutoko Udalak, abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2004ko aurrekontuko aldaketa (1/2004 espedientea).
Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia jarrita 2003ko 110. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 13an, eta inork ez du erreklamazioak aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsita dago. Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (202, 204 eta 214. artikuluak) aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Espedienteak aldaketa hauek ditu:
_Kreditu gehikuntza, 1 422 212 "Ikastetxearen zainketa eta konponketa" kontusailean: 15.194,45 euro.
_Finantzaketa:
Dirusarrera handiagoa 1 45506 kontusailean, "Hezkuntza Departamentuaren dirulaguntza, ikastetxeko zurgin lanak": 11.594,45 euro.
Kredituen murrizketa 1 313 480 kontusailean, "Erretiratuendako laguntzak": 600,00 euro eta 1 432 218 "erabilera publikoko ondasunen kontserbazioa": 3.000,00 euro.
Finantzaketa, guztira: 15.194,45 euro.
Murillo el Fruton, 2004ko azaroaren 30ean._Alkatea, Javier Gárriz Gabari.
Iragarkiaren kodea: L0418543