II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
A N T S O A I N
E D I K T U A
Antsoaingo Udalak lizitaziorako deia egin du, kontratu hau adjudikatzeko:
Kontratuaren xedea: "Futbol zelaia handitzea eta belar artifiziala ezartzea".
Egiteko epea: sei hilabete.
Izapidaketa: arrunta.
Prozedura: irekia.
Modua: lehiaketa.
Lizitazioaren aurrekontua: 1.362.790,02 euro, BEZa barne.
Behin-behineko bermea: 27.255,80 euro.
Kontratistaren sailkapena: A taldea, 1. azpitaldea, c) kategoria; C taldea, 6. azpitaldea, d) kategoria.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Udaleko erregistro orokorrean, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bata arte, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita zazpi egun naturaletan.
Eskabide eredua: baldintzen pleguan dagoena.
Bestelako xehetasunak: udal bulegoetan dauden administrazio klausula partikularren pleguan eta proiektuan agertzen dira.
Kopiak: Papelería Técnica Rubio dendan. Bergamín kalea 10, Iruña.
Antsoainen, 2004ko abenduaren 30ean._Alkatea, Alfredo García López.
Iragarkiaren kodea: L0500119