II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
FONTELLAS
Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzea
Fontellasko Udalak, 2004ko azaroaren 25eko osoko bilkura arruntean, ondokoa erabaki zuen:
1. Fontellasko Udaleko lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzea, bertan eta aplikatzekoak diren gainerako lege eta erregelamenduetan aipatzen diren baldintzen arabera.
2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
E R A N S K I N A
Estatutuan sartu den langilea: Francisco Javier Zardoya Huguet. Egungo lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Antzinatasuna: 2002ko urriaren 7a. Gradua: 1. Estatutuan egiazki sartzeko eguna: 2004ko abenduaren 1a.
Fontellasen, 2004ko azaroaren 30an._Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L0418692