59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A G O I T Z

Industrialdea handitzeko sektorizazio plana hasiera batez onetsita

Udalak 2005eko apirilaren 5ean hartutako erabakiari jarraituz, hasiera batez onetsi zen herri honetako industrialdea handitzeko sektorizazio plana.

35/2002 Foru Legearen 70 eta 71. artikuluekin bat, espediente hori jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesaturik dauden guztiek komenigarri iruditzen zaiena alega dezaten epe horretan.

Agoitzen, 2005eko apirilaren 7an._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L0510209