59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

M A R T Z I L L A

Borondatezko birzatiketa hasiera batez onetsita

Alkatetzaren apirilaren 6ko 81/2005 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Martzillako Arau Subsidiarioetako 11. exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketa, A. Navarro Fabok, R. Goñi Pérezek eta A. Fernández Marcolainek sustatua eta J. M. Mugueta San Martín eta J. M. Gutiérrez Insausti teknikariek prestatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez bada alegaziorik aurkezten, Udal honek ez du espresuki behin betiko onetsi beharko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 168 c) artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Martzillan, 2005eko apirilaren 6an._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0510177